Arazoak eta liskarrak konpontzea
Dariok muskulu onak garatu ditu gimnasioan. Haiekin egin die aurre bere istiluei. Baina oraingoan ez daki zein muskulurekin konpondu bere zailtasunak Erikarekin, bere bizitzako maitearekin. Hori gutxi balitz, ihes egin behar du parkeko «gorilen» jipoirik ez jasotzeko. Eta, gainera, ez daki nola konpondu bere miresle batekin merkataritza-gune batean egin zuen bidegabekeria. Dariorentzat, lehen aldiz, arazo handia da arazoak izatea.