Nor gara

CaixaEscola EDEXen, ekimena da. EDEX irabazi-asmorik gabeko erakundea da, independentea eta profesionala, gizarte- eta hezkuntza-ekintzaren esparrukoa, eta Bilbon sortu zen 1973an.

Gure ekimenek bi helburu nagusi dituzte:

  • Haurren eta nerabeen garapen positiboa sustatzea.
  • Herritarren ahalduntzea bultzatzea.

Hiru arlo nagusi lantzen ditugu:

  • Droga-mendekotasunen prebentzioa.
  • Osasunerako hezkuntza.
  • Herritarren kultura sustatzea.

Gure esku-hartze eredua bizitzarako trebetasunen garapenean oinarritzen da, OMEk 1993tik bultzatutako ekimenarekin bat etorriz, 10 trebetasun hauei heltzeko:

  1. Nork bere burua ezagutzea
  2. Enpatia
  3. Komunikazio asertiboa
  4. Pertsonen arteko harremanak
  5. Erabakiak hartzea
  1. Arazoak eta gatazkak kontrolatzea
  2. Pentsamendu sortzailea
  3. Pentsamendu kritikoa
  4. Emozioak eta sentimenduak kontrolatzea
  5. Tentsioak eta estresa kontrolatzea

Plataforma

CaixaEscola gune eleanitz berean Lehen Hezkuntzarako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarako (DBH) gure prebentzio-programen material didaktikoak dituen biltegia da.

CaixaEscolak horrela, 6 urtetik 16 urtera bitarteko prebentzio-edukien etengabeko lanketa errazten du.

CaixaEscolan dauden materialak:


Hainbat formatutan aurkezten dira (ipuinak, albumak, gidak eta animazioak).


Hezitzaileei, gurasoei eta adierazitako adinetako haur eta nerabeei zuzenduta daude.


Haurren eta nerabeen hezkuntzan droga gehiegi hartzea prebenitzea garrantzitsutzat jotzen duten prestakuntza-gune guztietan erabil daitezke.

Lehen hezkuntza

Contos para conversarmos

Solas egiteko ipuinak

Hezkuntza sozioemozionaleko programa, Lehen Hezkuntzako lehen zikloa egiten ari diren 6-7 urteko haurrentzat.

Ikusi programa
A Aventura da Vida

Bizitzaren abentura

Lehen Hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloak egiten ari diren 8-11 urteko haurrei zuzendutako osasunerako hezkuntza-programa.

Ikusi programa

DBH

Unplugged

Unplugged

Droga gehiegi hartzea prebenitzeko programa, DBHko lehen zikloa egiten ari diren 12 eta 14 urte bitarteko ikasleentzat.

Ikusi programa
Órdago

Hordago!

Drogen abusua prebenitzeko hezkuntza-arloko programa, 12-16 urteko nerabeei zuzendua.

Ikusi programa
Retomemos

Zintzo-mintzo...
serio hartu beharreko proposamena

Alkohol gehiegi edatea prebenitzeko programa, DBHko bigarren zikloa (eta antzekoak) egiten ari diren 14-16 urteko nerabeentzat.

Ikusi programa
Retomemos

Zintzo-mintzo...
jaitzea eta jaikitzea lantzeko proposamena

Adikzio-jokabideak prebenitzeko programa, DBHko bigarren zikloa (eta antzekoak) egiten ari diren 14-16 urteko nerabeentzat.

Ikusi programa