Komunikazio asertiboa
Lidak uste du bere lagunei kosta egiten zaiela komunikatzea. Isak ez du inoiz erabakirik hartzen, eta Rosa beti gezurretan ari da. Bera gai da harira etortzeko. Hirurak joaten diren jai batean, konturatu da oldartsu samarra dela, ez duela astirik hartzen zer egingo duen eta zer esango duen pentsatzeko. «Lehenengoa hartuko duzu?» galderaren aurrean, onartu eta jarraitu egiten du bigarrenarekin, hirugarrenarekin... komunean amaitu arte. Biharamunean, Isa, Rosa eta Dariorekin hitz egiten du, eta batzuetan presioetatik libratzea zein zaila den esaten die.