Lehen Hezkuntza

Solas egiteko ipuinak

Hezkuntza sozioemozionaleko programa, Lehen Hezkuntzako lehen zikloa egiten ari diren 6-7 urteko haurrentzat.

10 istorio erabiltzetik abiatzen da, bizitzako 10 trebetasunetako bakoitzeko bat, eta aldi berean bi formatutan aurkezten dira:

  • Haurrentzako liburua: koloretan ilustratutako 10 ipuin. Ipuin bakoitzak trebetasun jakin batekin lotutako edukiak ditu.

  • Animazioa: 3 minutu inguruko 10 animazio, zeinak haurrentzako liburuen eduki berak aurkezten dituzten, marrazki bizidun formatuan.

La Irakasleen gidak eta gurasoentzako gidak ipuinen edukiei elkarrekin heltzea errazten dute.

Haurrentzako 10 liburu

Lagunen eskua

Pertsonen arteko harremanak

Nerea neskato itsua da, eta, istorio honetan, ikusten duen guztia kontatuko du. Bere lagunak nolakoak diren esango digu, bai eta beraien artean antz gutxi dutela ere. Eskuko hatzak bezalakoak direla dio: desberdinak, baina behar beste bat eginda.

Ikusi liburua

Hitzez hitz

Erabakiak hartzea

Daniren amigdalitisa okertu egin zen medikuak agindutako antibiotikoa ez zuelako garaiz eta behar besteko dosian hartu. Beste kontsulta baten ostean, hitzez hitz jarraitu zituen medikuaren aginduak. Arriskuan jarri zuen bere ikasgelako ordena, baina bere osasuna eta txapelketako finala arriskutik kanpo utzi zituen.

Ikusi liburua

Hainbat hobe norbaitekin

Enpatia

Ama lanean dagoen bitartean bakarrik eta giltzapetuta dagoen umea da Jose. Berriak dira auzoan, eta amak uste du horrela seguruago egongo dela. Zorionez, leihotik, Nerea ikusiko du pasatzen, eta bere burua aurkeztuko dio. Ordutik aurrera, bere bizitza seguruagoa da.

Ikusi liburua

Oso familia normala

Pentsamendu sortzailea

Josuri eta Mikeli harrigarria iruditzen zaie oraindik ere, etxe batzuetan, ama izatea etxeko lan guztiak egiten dituena. Sinestarazita daude normalena etxeko lanak denen artean egitea dela, euren etxean gertatzen den moduan.

Ikusi liburua

Komunaren hondamena

Arazoak eta gatazkak kontrolatzea

Bizitzan kiratsa darien gauza asko daude, esate baterako, nagitasuna edo konformismoa. Baina beste batzuek usain gozoa dute, besteak beste, Nerearen inguruan sortu zena ikastetxeko pertsona guztiek eskolan komun garbiak edukitzeko eskubidea zutela adierazi zuen egunean.

Ikusi liburua

Esaten dutena esaten dutela

Komunikazio asertiboa

Mikelek zeramika tailerrean hartu nahi du parte. Bere lagunek uste dute hori nesken kontua dela, eta barre egiten diote. Baina Mikelek ez du atzera egingo. Luze barik, Josuk eta Danik barkamena eskatuko diote, eta Mikelek onartu egingo du.

Ikusi liburua

Automobilek loditzen dute

Pentsamendu kritikoa

Autoek azkarrago eramaten gaituzte. Nora? Lanera edo eskolara, baina baita kutsatzera eta loditzera ere, autoa gehiegi erabiltzen duten pertsonekin gertatzen den moduan. Mikelek bizikleta erabiltzea erabaki du, baina badirudi hiria ez dagoela pentsatuta neska-mutikoentzat.

Ikusi liburua

Harat-honat korrika

Nork bere burua ezagutzea

Pertsonei autoei gertatzen zaiena gertatzen zaigu: azeleragailu bat eta balazta bat ditugu. Baina batzuei ahaztu egiten zaie non dagoen balazta eta, azkenean, zerbaiten aurka jotzen dute. Txakurtxo jostalari batek balazta deskubritzen irakatsiko dio Josuri, egunero-egunero eskolaz kanpo dituen jarduera ugariak geldiarazteko.

Ikusi liburua

Letratxoa

Emozioak eta sentimenduak kontrolatzea

Elena beldur da matematiketan nota txarra lortu zuela esateko aitari. «Gutxiegi» adierazten duen «g» ateratzen duen lehenengo aldia da, eta ez daki zer egin. Zenbait egun igaro ondoren, eta aitaren laguntza eta umore onarekin, «g» hori gorenaren «g» ere badela deskubrituko du.

Ikusi liburua

Korrika egin eta kontatzea

Tentsioak eta estresa kontrolatzea

Pertsona guztiek eskubidea daukate beraien gorputza nork ukituko duen eta nork ez erabakitzeko. Hori dela eta, Elena oso gaizki sentitu zen autobusean gizon ezezagun batek eskuak ipurdian jarri zizkionean. Zorionez, oso gauza garrantzitsu bi egin zituen: lasterka egin, ihes egiteko, eta kontatu, laguntza eskatzeko.

Ikusi liburua

10 animazio

Lagunen eskua

Pertsonen arteko harremanak


Ikusi animazio

Hitzez hitz

Erabakiak hartzea


Ikusi animazio

Hainbat hobe norbaitekin

Enpatia


Ikusi animazio

Oso familia normala

Pentsamendu sortzailea


Ikusi animazio

Komunaren hondamena

Arazoak eta gatazkak kontrolatzea


Ikusi animazio

Esaten dutena esaten dutela

Komunikazio asertiboa


Ikusi animazio

Automobilek loditzen dute

Pentsamendu kritikoa


Ikusi animazio

Harat-honat korrika

Nork bere burua ezagutzea


Ikusi animazio

Letratxoa

Emozioak eta sentimenduak kontrolatzea


Ikusi animazio

Korrika egin eta kontatzea

Tentsioak eta estresa kontrolatzea


Ikusi animazio

Irakasleentzako gida

Programa, sustatzen dituen habilitats per a la vida eta eskaintzen dituen baliabideak aurkezten ditu, eta 10 istorioetako bakoitzaren edukiari heltzeko eskola-jarduera bat proposatzen du..

Gidarako link

Gurasoentzako gida

Programa, sustatzen dituen habilitats per a la vida eta eskaintzen dituen baliabideak aurkezten ditu, eta 10 istorioetako bakoitzaren edukiari heltzeko familia-jarduera bat proposatzen du.

Gidarako link