DBH

Hordago! Drogen erronkari aurre egin

Drogen abusua prebenitzeko hezkuntza-arloko programa, 12-16 urteko nerabeei zuzendua. Bizitzeko trebetasunak garatzea sustatzen du, drogen presentzia sozial eta kulturalari buruzko ikaskuntza esanguratsuak estimulatu nahi dituen eduki-proposamenarekin.


Gidaliburuak

Saioetako dinamizatzaileentzako bi Gidaliburu daude. Gidaliburu bakoitzak bi maila ditu, eta maila bakoitzean 8 saio proposatzen dira. Guztira, hezitzaileek 50 minutuko 32 saio dinamizatu beharko dituzte.

Koadernoak

Lau Koaderno daude, 14 orrialde eta 8 saiokoak, HORDAGO!-ren helburu diren lau mailetarako. Maila bakoitzean, parte hartzen duen nerabe bakoitzak bere koadernoa jasoko du.