Elikadura
Mikeli ez zaizkio barazkiak gustatzen. Gogokoen duen jakia haragi errea da. Aste Santuko oporraldian izeba Mirenen etxera doa eta aurrean barazki platerkada ikusten duenean, handik hanka egin nahi du. Hamaika aitzakia asmatzen du izebak prestatutakoa ez jateko, lehengusinak salatzen duen arte. Egun hartatik aurrera, umorez, sormenez eta patxadaz jarduten dute senideek Mikelek bazkalorduan urdaila betetzeaz gainera, menua ere zabal dezan.