Elikadura
Mikelek etengabe jaten du: urduri dagoenean, pozik dagoenean, betilun dagoenean, aspertuta dagoenean... Horregatik dago hain gizen eta, sendagilearen iritziz, argaldu egin behar du. Amak gose den bakoitzean norbait besarkatzea proposatzen dio. Amak besarkadaz elikatzen garenean gutxiago jaten dugula entzun du.