Tentsioa kudeatzea
Bere bizitzan lehen aldiz, Héctorri burua hutsik gelditu zaio azterketa batean. Orria zuria du eta arras kezkatuta dago. Berak, beti klaseko onena izan denak, ez die bere guraso eta irakasleei huts egin nahi. Nota txarrik ez ateratzeko, Martaren azterketa kopiatzeari ekiten dio. Hala eta guztiz ere, Marta ez dator bat bere erabakiarekin, eta Héctorrek ondorioei aurre egin beharko die. Ezinezkoa da ezin hobea izatea, zorionez.